miércoles, 24 de abril de 2013

INDIA

Abenduaren 25ean jai nazionala ospatzen da Indian. Urte Berria, hala ere, egutegi hinduaren arabera ospatzen da, apirilaren 20an, su handi eta errito-bainuekin.

 Egun horretan miloika erromes bainatzen da Ganges ibaian edo putzu eta urmael sakratuetan. Baina Eguberrien antzik handiena duen festa hindua, desberdintasun espiritualak gorabehera, Diwali izenekoa da.

 Ospakizun horretan Lakshmi, aberastasun eta oparotasunaren jainkosa, gurtzen da eta adiskide eta senideak bildu egiten dira, jokoan egin eta elkarri opariak egiteko.

Informazio gehiago: http://www.guioteca.com/cultura-india/la-navidad-en-india-donde-santa-se-llama-christmas-baba/

JAPON

Abendua iristean, zorrak kitatu, etxeak eta ondasunak garbitu eta jantziak berritzen hasten dira.  Abenduaren 31n Omisoka edo Urtearen Amaierako Egun Handia ospatzen da. Ohiturak dioenez, etxearen garbiketa berezia egin behar da egun horretan eta gero familia osoarekin batera fideo-katilukadak jaten dituzte.

Tenpluetako kanpaiek errepikaz urtearen hasiera iragartzen dutenean, japoniarrak hurbileneko santutegi sintoistara joaten dira, ohiturari jarraiki. Japonian urtarrilaren 4an amaitu ohi dira eguberritako ospakizunak.

Informazio gehiago: http://www.curiosite.es/scripts/news/esnews.php?frmIdPagina=10145

viernes, 19 de abril de 2013

ERRUSIA

Eliza ortodoxoaren egutegia segitzen dute eta horregatik, egun batzuk geroago izaten dira ospakizunak. Errusiako etxeetan hamabi plater izaten dira Eguberri gaueko afarian, plater bat apostolu bakoitzaren omenez. Urteberri egunean Izotzezko Aitona edo Maroz-en bisita izaten dute Errusiako haurrek, elurrezko neskatilaren laguntzez.

Errusian gabonak ospatzeko borrokak eguten dituzte. “Pugilatos” borrokak egiten dituzte. Borroka mota hori Jesukristoren omenez egiten dituzte.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=QR9Zti9l-Y4

Informazio gehiago: http://rusopedia.rt.com/datos_basicos/fiestas/issue_72.html





NORVEGIA

Norvegiarrek kandela-argi eta etxe-txokoko suarekin lotzen dituzte Eguberriak. Abenduaren 13an, Santa Luzia egunez, hasten dira eguberri-aurreko ospakizunak eta gau horretan Eguberrietako lehen afari berezia izaten dute.  Abenduaren 24ean Bazkarietan ez da ezer falta eta afalostean gabonetako arbola piztu eta julenisse edo Eguberri egunean Papa Noël bihurtzen den eguberri-iratxoaren zain geratzen dira haurrak.

Informazio gehiago: http://www.visitoslo.com/es/articulos/tradiciones-navidenas/

AUSTRALIA

Australiako gabonak udan dira 25-30ºC-rekin. Abenduaren 25aren aurreko egunetan Carols by Candlelight (Gabon kantak kandela argitan) izeneko kontzertura joan ohi da familia asko, estalkiak eta kandelak hartuta. Picnic-ak egiten dira parke, lorategi eta hondartzetan. Santa Claus berezia etortzen zaie haurrei: Swag Man izenekoa.

Informazio gehiago: http://www.navidadmania.com/Navidad-en-el-Mundo/Australia/

lunes, 15 de abril de 2013

ITALIA

Gabon gauean ohiko cenone (afari handia) ospatzeko biltzen dira italiarrak, gau horretan "Papa Noel" bisitatzen die aurrei opariak emanez. Gainera urtarrilaren 5ean Befana izeneko sorgin onak opari gehiago ekartzen dituzte. Gabonzahar-gauean, mahatsaren ordez dilistak jaten dituzte, urte berriari zorte ona eskatzeko. Normalean Erroman eta Napolikon traste zaharrak lehiotik botatzeko ohitura dute.


Informazio gehiago: http://www.navidadmania.com/Navidad-en-el-Mundo/Italia/

viernes, 12 de abril de 2013

EUSKAL HERRIA

Olentzero, Abenduaren 24a, gabon gaua egunean Olentzero dator. Haurrek eskutitz baten bidez adierazten diote nahi dituzten opariak. Hori bai, gaizki portatu diren haurrentzat ikatza hemateko arriskua dute. Olentzero eguna kalejira baten bidez antzezten da, olentzero panpin bat baserritarrez jantzitako herritarak eramaten.